XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dena zegoen prentsaurrekoa hasteko gertu.

Kazetariek hoteleko aretoa betetzen zuten.

Mahaiean mikroak jarririk zeuden.

Dozenaka fotogilek aparailuak gertu zituzten....

Arthur eta René aretoan sartu ziren. Txaloak. Irribarreak.

Fotomakinen flashak, telebista kateen filmazioak....

René-k inguruetara begiratu zuen txador beltz baten bila. Ez zuen ikusi.

- Sassanide faltatzen da! - esan zuen etsipenez.

Neska bat hurbildu zitzaion.

Haren jantziak berde esmeralda kolorea zuen eta gerriaren fintasuna eta bularren irteera markatzen zizkion emakume zoragarriari.

Aurpegian, ezpainak gorriz pintatuta zekartzan, bekainak beltzez eta begi inguruak urdinez.

Ilaia ederra, txukun orraztuta, lepo gainean zabaltzen zitzaion zoragarri.

- Hain aldatuta nago, René?- galdetu zion neskak irribarretsu.

- Sassanide! - Atsegin natzaizu? - Baina... Sassanide!.

- Harritu behar zintudala esan zenidan....

- O, Sassanide!. Zein polita zauden!.

- Paristar emakumeak bezain polita?- galdetu zion koketeriaz.

- Parisen ez dago zu bezain emakume politik.

Prentsaurrekoa hasi zen.

Sassanide-k leihotik kanpora begiratu zuen ameslari.

Kalean euria zen. Ba zirudien zeruak negar egiteko gogoa zuela, eta Sassanide-k ez zuen ulertzen zergatik.

Zergatik negar egin, eguna zoragarria bazen?.